XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ondio charrago dana, umiai nai beste errubako edo iñozentiai begirik argitu deutzesu? Asarratu zara? Bestien izakera (genio) charra eruan? Biraurik ezarri? Ilgo alzara, ta onakuak gogo edo intentzino char barik esatia, pekatu ariña baño ezta; baña ez esan, batezbe gurasuak.

SEIGARREN ETA BEDERATZIGARREN AGINDUA.

Aragizko pekaturik ez egitia.

- Iñoren emazterik ez gura izatia.

¿Atsegiñ charrik, jakiñen ganera artu dozu pentsamentuz, gurariz, berbaz edo egitadaz; bakarrik, bestiakin, eskonge nai eskonduagaz, edo personia eztanagaz? Esan ziatz lotsa barik, Jaungoikuari lez, bakocha zeinbat bidar, egunian, astian edo illian, gichi-gora-bera, iñor izentau baga.

Ganera autortu jazo jatzuzan beste argaltasun eta loikeri mueta gustiak entzutez, esatez (autu, ipuiñ eta kantak), ikustez (zeure edo bestien billoztasuna, estanpa, komedia, zinematografo); irakurtez (liburu, novela ta enparauak); dantza Naste-dantza edo baltsiua berez eztirudi pekatu, astuna beintzat.

Esan nai da, naste-dantzan egiten daben gustiak, egitiagaz bakarrik , beste zerbaitegaitik ezpada, eztala ziur pekatu astuna egiten dabela.

Baña ori gora bera, egiten da pekatu astuna naste-dantza, (...).